Xabi Murua Agiriano

xabi murua 2022
Ekintzailea eta Osoigo plataformaren fundatzailea

Xabi Murua Agiriano (Donostia, 1995) Osoigo plataforma digitalaren sortzailea da 2018 urteaz geroztik. Herritarren parte hartzea eta instituzioekiko dialogoa sustatzen duen plataforma Zarautzen sortu eta hedapen prozesu betean dago egun.

LEINN graduko ikasketak bukatu ostean, Martxup.eus ekintzailetza programa sortu zuen Donostiako Udalean, bertako gazteek hiriari eskaini dakizkieken proiektu edota zerbitzu sozialak martxan jartzeko programa dena.

Bestalde, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean irakasle dihardu LEINN graduko ikasleen aholkulari gisa. Negozio-eredu berriak eraiki eta teknologian oinarrituriko ideiak errealitate bilakatzea du gustuko.