EAEko elektrizitatearen %11,2 energia berriztagarriekin sortutakoa da
Hamaika urtean energia eolikoa %7,1 hazi da, eta hidraulikoa %25,7 jaitsi
Energia berriztagarrien bidez, orduko 1.051 gigawatt argindar ekoitzi zen 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan, sortutako energia elektriko guztiaren %11,2. Gaur bertan ezagutarazi ditu datuok Espainiako Red Electrica taldeak.
Azken hamaika urtetako alderaketa egin du taldeak argitaratu duen txostenean, eta 2011ko datuekin alderatuta, energia eolikoa %7,1 hazi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aldiz, energia hidraulikoa %25,7 jaitsi da, batez ere, 2022ª oso urte lehorra izan zelako. Energia ekoizpena, orotara, %37,4 handitu da EAEn, orduko 9.375 gigawatt sortzeraino.
Aitzitik, argindar eskaria jaitsi egin da, 2022an orduko 15.232 gigawatteko eskaria egon baitzen, 2021ean baino %4 gutxiago.