25 egitasmok hartuko dute parte BBK Ekinen

Aurkezpen ekitaldia gaur goizean egin dute, Bilbon

BBK Ekinen aurkezpena, gaur goizean | Argazkia: Niko Cuenca BBK Ekinen aurkezpena, gaur goizean | Argazkia: Niko Cuenca

Abian da BBK Ekin. Gaur goizean aurkeztu dute ekintzaileak eta mentoreak elkarlanean aritzeko BBK Fundazioaren programaren edizio berria. Bizkaiko 25 ekintzaile hautatu dituzte edizio honetan, eta guzti-guztiek euren proiektuak azaltzeko aukera izan dute ekitaldian. Ekintzaileen aurkezpenekin batera, mentoreek ere euren ibilbideaz hitz egiteko aukera izan dute.  Aurkezpenak amaituta, prozesuan parte hartzeko xehetasunak azaldu dituzte: honen faseak, norberarentzat egokia den mentorearekin elkarlana sustatzekoa, eta abar.

Gaurtik hasita eta maiatzaren 5era arte mentoreek zein proiekturi babestuko duten erabaki behar dute. Horretarako, datozen asteetan elkarrizketak egiteko aukera izango dute. Hautatutako ekintzaileek hainbat asteko —maiatzaren 9tik irailaren 19ra bitarteko— programa batean parte hartuko dute, zeinetan nork bere proiektuaren negozio plana garatzeko aukera izango duten, egitasmo iraunkorrak sortu ahal izateko eta inbertsoreei aurkeztu ahal izateko, betiere gizartean inpaktua izango duena. Epaimahai batek lan guztiak baloratuko ditu, ekosistemako eragileek osatuko dutena. Hiru proiektu onenek 10.000 euro bitarteko saria jasoko dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK