Berba Translationsek bigarren inbertsio prozesua itxi du, milioi bat eurokoa

Bizkaiko start-up honen helburua da itzulpengintza digitalizatu, eta itzultzaileak eta enpresak lotzea. Inbertsio prozesuarekin merkatu berrietara hedatu dute, baita salmentak handitu eta 20 lanpostu berri sortu ere

Berba Translationsen lau fundatzaileak | Argazkia: Berba Translations Berba Translationsen lau fundatzaileak | Argazkia: Berba Translations

Berba Translationsek, enpresak eta itzultzaileak harremanetan jartzen dituen proiektu bizkaitarrak, milioi bat euroko inbertsio prozesua itxi berri du. Lortutako diruarekin, hainbat helburu bete nahi dituzte: batetik, Erresuma Batura, Txinara edo Alemaniara hedatzea; bestetik, produktu berriak garatzea industriari ekarpena egiten jarraitzeko; azkenik, euren salmentak hirukoiztea eta beste 20 postu sortzea.

Start-up bizkaitarrak egiten duen bigarren inbertsio prozesua da. Lehenengoa 2020an egin zuen, eta 250.000 euro lortu zituen orduan. Oraingoan, hiru erakundek inbertitu dute proiektuan: CDTI eta ENISA Espainiako gobernuko entitate publikoek,eta Mondragon Sustapen Funtsak —Korporazioaren arrisku-kapitaleko funts korporatiboak—.

Proiektua 2019an sortu zuten lau lagunek: Thomas Trincado Berbako zuzendari nagusiak, Marguerite Halley Komunikazio zuzendariak, Diego Andrés Marketing zuzendariak, eta Beñat Espiña, Teknologia zuzendariak. Software baten eta adimen artifizialaren bitartez, itzultzaile profesionalak enpresekin harremanetan jartzen dituzte, askotariko zerbitzuetarako: webguneen itzulpena, dokumentuena, etab. Bestela esanda, digitalizazioa sustatzen dute itzulpengintzan. Gainera, hizkuntza anitzetara itzultzeko aukera eskaintzen dute, tartean euskarara.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK