Ekin Day jardunaldiak Arabako ekintzailetza erreferenteak bilduko ditu Gazteizen

'Bide berriak esploratuz' izenburupean, zenbait proiekturi ikusgarritasuna eman nahi die. Jardunaldiarekin batera, Àlava Emprende sariak banatuko dira

Iazko edizioko mahai-inguru bat | Argazkia: Alava Emprende Iazko edizioko mahai-inguru bat | Argazkia: Alava Emprende

Gasteizko Europa Jauregiak Álava Emprenderen Ekin Day jardunaldia hartuko du datorren asteazkenean, hilaren 25ean. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI eta BIC Arabaren bitartez— Eta Vital fundazioak antolatu dute, ekintzailetzak gizarteko erronkei aurre egiteko duen papera azpimarratu eta lurraldeko zenbait proiekturi ikusgarritasuna emateko asmoz, Bide berriak esploratuz lelopean. 17:00etan hasiko da.

Jardunaldiak elkar ezagutzeko espazioa eskaini nahi die ekintzaileei. Hasteko, berrikuntza eta bide berriak bilatzeko adibideak eskaintzeko asmoz, bi hizlari izango ditu: Ibon Antero Mondragon taldeko eraldaketa sozialeko koordinatzailea, eta Isabel Mellén ikertzaile eta enpresari arabarra. Ondoren, panel bat egingo dute lau start-upekin, bidean egindako akatsez hitz egiteko asmoz: Meteo For Energy, Madariaga Storytelling Studio, Intergaiak eta Device Sistemas. Itxiera arabako lau ekintzaile erreferentek egingo dute: María Unceta-Barrenechea Maria Durol kosmetika berrikuntzako fundatzailea; Manu Muñoz I+MEDeko zuzendari orokorra; Ruth Brito triatleta, Espainiako txapelduna distantzia erdian, eta mundukoa distantzia luzean; eta Josu SánchezMulixka Dantza Elkarteko zuzendaria.

Elkar ezagutzeko eta hausnarketarako espazioa izateaz gain, Àlava Emprende sariak banatuko dira. Bi dira: Gran Emprendedor edo ekintzaile nagusia, eta Emprender en Àlava edo Araban ekin. Lehenengoak, ibilbide luzeko ekintzailea aitortuko du; bigarrenak, berriz, start-up gazte bat sarituko du, ibilbide oparoa izan dezakeela aurreikusten dena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK