Glucovibesek milioi erdi euroko finantzazioarekin itxi du osasun metabolikoa hobetzeko jardunaldia

Mila bezero baino gehiago izan ditu eta beste finantzaketa-jardunaldi bat irekiko du laster, hazten eta nazioartera zabaltzen jarraitzeko

Glucoviveseko teknologia berria | Argazkia: Glucovives Glucoviveseko teknologia berria | Argazkia: Glucovives

Glucovibesek aurrera egin du osasun metabolikoaren hobekuntzan. Donostiako konpainiak, inbertitzaile pribatuek gidatutako jardunaldia amaitu berri du milioi erdi euroko finantzazioarekin. Mila bezero baino gehiago izan ditu. Ondorioz, konpainiak beste finantzazio-jardunaldi bat martxan jartzeko asmoa du, hazten eta nazioartera zabaltzen jarraitzeko.

Enpresak jakitera eman duenez, askotariko lanbideak dituzten bazkideak dituzte, hala nola, fisioterapeutak, nutrizionistak edota ingeniari informatikoak, eta ezagunak diren bazkideak ere bai, tartean, Xabi Prieto Realeko jokalari ohia, Jose Casla Giant Iberiako kontseilari delegatua edota Pablo Benegas La Oreja de Van Gogh taldeko gitarra jotzailea.

Ekimenaren ideia Alberto Conderi otu zitzaion. Gaixotasun kroniko autoimmunea du berak eta, hain zuzen ere, hori izan zen Glucovibes enpresa sortzera bultzatu zuen arrazoietako bat. Antzeko gaixotasunak dituztenei laguntzeaz arduratzen dira enpresak. Hala, Conde berak duen patologia kontrolatzea lortu du eta baita botikak alde batera uztea ere.

Xabier Sesmak laguntzen dio, konpainiaren operazioak zuzentzeaz eta sortu duten aplikazioa gidatzeaz arduratzen da bera. Aplikazioak glukosa, jarduera, atseden eta nutrizioari buruzko datuak eskaintzen ditu eta, ondorioz, erabiltzaileak bere osasun metabolikoa ezagutu eta hobetu dezake. Horretarako, erabiltzaileak sentsore adimenduna jarri behar du besoaren atzealdean, hamalau egunez glukosa-mailak etengabe monitorizatzeko. Ondoren, aplikazioak lortutako informazio guztia jasotzen du eta jarduerarekin, atsedenarekin eta nutrizioarekin lotutako beste parametro batzuk erregistratzen ditu; hala, konponbide digitalak pertsona bakoitzaren gorputza ulertzen laguntzen du, ohitura osasungarriak sortu ahal izateko. Horrekin guztiarekin, Glucovibeseko profesionalen taldeak kasu bakoitzerako doitasun pertsonalizatuko nutrizio-plan bat egiten du eta gaixotasuna kontrolatzeko aurrerapausoak ematen laguntzen du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK