Gobernuak ekintzailetza bultzatzeko programa berria abian jarri du

Ekintzailetza Bultzada egitasmoaren aurkezpena. Argazkia: Nafarroako Gobernua Ekintzailetza Bultzada egitasmoaren aurkezpena. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, Ekintzailetza Bultzada izeneko hamargarren edizioa jarri du abian. Programak gehienez 15 proiektu edo startup lagunduko ditu bere produktu edo zerbitzu berritzailea merkaturatzeko, eta hiru sari aurreikusten ditu, 25.000, 15.000 eta 8.000 eurokoak.

Azelerazio-programa da Ekintzailetza Bultzada. Hautatutako ekimen berritzaileei laguntza emango zaie merkatuan jarduteko salmenta-estrategia definitzeko eta bere proiektua abiarazteko behar duten finantzaketa bilatzeko.

Hautatzen diren proiektuei laguntza-programa espezializatu eta indibidual bat eskainiko zaie negozio-eredua, merkataritza-plana, salmentak eta finantzaketaren eremuan.

Parte-hartzaileek lehentasunezko finantzaketarako eta inbertsio-foroetarako sarbidea izango dute, proiektua startup gisa bultzatzen laguntzeko. Nazioartekotze eta industrializazio prozesuei ere helduko zaie behar den kasuetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK