Iberdrolak lehiaketa bat abiarazi du sare elektrikoen eraldaketan lanean ari diren enpresentzat

Material berriei, diseinuari, edo fabrikazio metodologiari lotutako berrrikuntzak hartuko dira aintzat. Egitasmoan parte hartzeko epea igandean itxiko da, eta uztailan iragarriko da irabazlea

Argazkia: Iberdrola Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak ekimen berri bat jarri du martxan, PERSEO start-upen programaren bitartez. Sistema elektrikoaren eraldaketaren testuinguruan, enpresa berritzaileentzako lehiaketa antolatu du, azpiestazio elektrikoen eta goi-tentsioko lineetan material eta diseinu berriak proposatu, eta fabrikazio eta eraikuntzarako bestelako proposamenak egiten dituzten enpresentzat. Zehazki, kontuan hartuko dira materialen eta obra zibilen optimizazioan ari diren proposamenak, egungo materialak material iraunkorragoengatik ordezkatzen dituztenak, edo zoruen hobekuntzan arit direnak.

Proiektu horien bitartez, materialen kostuen eta metodologien optimizazioa bilatu nahi du konpainiak, ingurumen-inpaktua gutxituta sare elektriko berrien eraikuntzan, kostuak eta denborak gutxitu, eta segurtasuna handitu muntaketa egiten denean.

Aipatutakoaz gain, Iberdrolak eskaini diezaieke soluzioaren eskala handitzea, hitzarmen komertzialen bitartez, edo parte hartzen duen enpresan inbertituz. Izen-ematea igandean itxiko dute. Sarituak, ordea, uztailan iragarriko dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK