2023an ekonomia %1,3 igotzea aurreikusten du Laboral Kutxak

Aurten KPIa %4ra jaistea espero du

Joseba Madariaga eta Ibon Urgoiti, Laboral Kutxako Ikerketa saileko zuzendaria eta Negozio Garapenerako zuzendaria | Argazkia: Laboral Kutxa Joseba Madariaga eta Ibon Urgoiti, Laboral Kutxako Ikerketa saileko zuzendaria eta Negozio Garapenerako zuzendaria | Argazkia: Laboral Kutxa

Urtea hastearekin batera, Laboral Kutxak Hego Euskal Herriko ekonomiaren inguruko aurtengo aurreikuspenen berri eman du. Eurogunean “hazkunde txikia” espero badu ere, Hego Euskal Herriko ekonomia “sendoago” ibiliko dela uste du. Hala, Barne Produktu Gordina (BPG) %1,3 handitzea espero du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %1,2 Nafarroan. Hori bai, iazkoari jarraituz oraindik moteltzen jarraituko duela dio, baina egoeraren eragile izan den inflazioak behera egiten jarraituko duela iritzi dio, oraingo %6tik %4ra jaitsiz.

Nazioarteko egoeraren inguruan ere mintzatu da Ibon Urgoiti Laboral Kutxako Negozio Garapeneko zuzendaria. Azaldu duenez, panorama ezkor batean murgilduta daude nazioartean: alde batetik, Txina “Covid 19ari aurre ezinda” dabilelako, eta, bestetik, munduko beste potentzia den AEBetako ekonomia ere “ahul” dabilelako.  

Europan ere egoera iluna dela azaldu du. Erresuma Batuak egitura eta zerga arloetan arazoak dituela uste du. Alemaniak bultzaturik, berriz, euroguneko ekonomia hamarren bat apaltzea ere espero da. Era berean, Urgoitiaren arabera, hurrengo negura berrira erronka handia izango dugu gasaren metaketarekin lotuta.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK