Lanbideren bulegoetako bat | Argazkia: Irekia
Lanbideren bulegoetako bat | Argazkia: Irekia

4.463 langabe gutxiago zenbatu dira 2022an Hego Euskal Herrian

Azarotik abendura, baina, gora egin du bai EAEn, bai Nafarroan, 88 eta 117 lagunetan, hurrenez hurren.

Langabeziak goranzko joera izan du urteko azkeneko hilabetean. EAEn 88 langabe gehiago zenbatu dira, eta 117 Nafarroan. Ezohikoa da igoera hori, normalean gabonetako kanpainagatik jaitsi egiten baita. Aurten, ordea, ez da hala izan.

Kontrako noranzkoa izan du langabeziak, ordea, 2021etik 2022ra: behera egin du Hego Euskal Herrian. 142.408 langabe daude daude guztira, iaz baino 4.463 gutxiago. Horietatik 4.047 Lanbideko bulegoetan zenbatu dira (-%3,52), eta 416 Nafar Lansarekoetan (-% 1,30). Horiekin batera, aldi baterako erregulazio espedienteetan dagoen langileen datuak partekatu ditu Gizarte Segurantzako ministerioak, bai partzialak, bai guztizkoak: EAEn 631 dira, eta Nafarroan 206.

Gizarte Segurantzako datuei erreparatuta, afiliazioak gora egin du 2021etik. 14.055 afiliatu gehiago zenbatu dira EAEn, eta 4.301 Nafarroan. Azarotik abendura ere 822 afiliatu gehiago dira EAEn. Ez hala Nafarroan, non behera egin duen, 2.319 lagunetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK