Ekonomia eta euskara, hizpide Sarrikon ostegunean, Euskararen egunaren atarian

Besteak beste, euskaraz dagoen material akademikoa izango dute hizpide, kontabilitate eta auditoretzari, enpresetan emakumeek duten lidergoari edo itun ekonomikoari loturikoa

Sarrikoko fakultateko harrera eguna | Argazkia: EHU Sarrikoko fakultateko harrera eguna | Argazkia: EHU

Euskararen egunaren ospakizuna ostegunera aurreratu du EHUko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa fakultateak. Ordubeteko egitaraua prestatu du ekonomia eta enpresa arloari lotutako zenbait gaiez euskaraz aritzeko.

Jardunaldia 12:00etan hasiko da, Areto Nagusian, eta bertan fakultateko hainbat irakasle izango dira hainbat gai jorratzen. Unai Tamayo Orbegozo dekanordeko kideak sarrera egin ostean, mahai-ingurua modertuko du Ibone Bilbao ikasle ohi eta Berbaizu euskara elkarteko kideak. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Saituak (kontabilitate eta auditoretza hiztegiaren ikuspegitik), Galder Guenagak (enpresetan emakumeek duten lidergoarenetik), Mikel Erkorekak (itun ekonomikoari lotuta) eta Jorge Gutierrezek (garapen jasangarriali lotuta). Alderdi kulturala, berriz, Roberto Mosso irrati esatari eta Zarama taldeko musikariak, eta Alvaro Fierro 160 filmeko zuzendariak jarriko dute, musikak garapen ekonomikoan izan duen begiradari buruz hitz egiteko.

Jardunaldi bukaeran kontzertua eskainiko du Txopet rock musika taldeak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK