Ekonomia Zirkularraren Zikloa antolatu dute ekonomiaren lehiakortasuna garatzeko

Ekonomistak Euskal Elkargoan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako saioak urriaren 19tik abenduaren 1era bitarte izango dira

Ekonomia Zirkularraren bigarren Zikloaren aurkezpena | Argazkia: Ekonomistak Ekonomia Zirkularraren bigarren Zikloaren aurkezpena | Argazkia: Ekonomistak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak Ekonomia Zirkularraren bigarren Zikloa antolatu dute, Gipuzkoako ekonomia zirkulartasuna eta jasangarritasuna beren lehiakortasuna garatzeko etorkizuneko aukera gisa ikus ditzaten. Ziklo hau lau saiotan egingo da (urriaren 19an, azaroaren 3an, azaroaren 17an eta abenduaren 1ean), eta helburua da ekonomia zirkularrari buruz sentsibilizatzea, ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzeko tresnak ematea, eta jardunbide egokien adibideak ezagutaraztea.

Ekonomia zirkularraren sektorea gero eta pisu handiagoa hartzen ari da Gipuzkoan. Birziklatze industriak soilik 6.600 enplegu baino gehiago ditu lurraldean, eta 1.500 milioi euro inguruko fakturazioa du; zenbatespenen arabera, hondakinen kudeaketarekin, materialak berreskuratzearekin, era guztietako objektuak konpontzearekin eta berrerabiltzearekin, eta merkatuan berriz sartzearekin zerikusia duten jarduerak Gipuzkoako BPGaren %6 inguru dira.

Horri dagokionez, Ekonomisten Euskal Elkargoko Gipuzkoa Ataleko presidenteak, Maite Villafruelak, adierazi du “ekonomisten kolektiboak oso zeregin garrantzitsua duela enpresetan ikuspegia eta kudeaketa aldatzeko prozesuan, eta Ekonomisten Euskal Elkargoak oso eginkizun garrantzitsua duela ekonomistak sentsibilizatzeko eta trebatzeko lanabesetan, metodoetan eta baliabideetan, ekonomia zirkularra bultzatzen eta ezartzen duten enpresetan. Beharrezkoa da ezagutza hori ukitutako arlo guztietatik jorratzea, hala nola fiskaletik, kontabilitatetik, aseguruetatik eta finantzariotik, ikuspegi praktiko eta errealetik”.

 Ziklo honek lau gai multzo ditu, eta lau saiotan jorratuko dira. Lehenengoa, fiskalitate berdeari buruzkoa izango da, eta urriaren 19an egingo da. Bigarrena, informazio ez finantzarioari edo jasangarritasunari buruzkoa, azaroaren 3an izango da. Hirugarrenak ingurumen arriskuei eta aseguru berdeei gaiei helduko dio, eta azaroaren 17an izango da. Eta, azkenik, abenduaren 1ean, finantzaketa berdean sakonduko da. Saio guztiak aurrez-aurrekoak izango dira eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberan egingo dira 09:00etatik 11:30etara bitartean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK