Esportazioak %24,6 hazi dira irailera arte Hego Euskal Herrian

Inportazioak, berriz, %43,7 handitu dira, gas erosketa handien ondorioz

Bilboko portua | Argazkia: EnpresaBIDEA Bilboko portua | Argazkia: EnpresaBIDEA

Hego Euskal Herriko enpresek, orotara 32.170,2 milioi euroko esportazioak egin zituzten urtarriletik irailera, iaz baino %24,6 gehiago, eta pandemia aurreko urtean baino %21,9 gehiago. Hala ere, esportazioen hazkundea %18,5ekoa izan zen irailean eta datu hori nazioarteko eskaera indarra galtzen ari denaren erakusle da, inflazio handiaren eta interes tasen igoeraren ondorioz ekonomiak hozten ari baitira.

Inportazioak ere %43,7 hazi dira iazko garai beretik, baina %31,4 irailean. Inportazioak esportazioak baino gehiago hazteak apaldu egin du kanpo saldoa: aurten 4.862,4 eurokoa baita, iaz 6.822,1 milioi eurokoa zena. Produktu energetikoen inportazio handiari eta haien prezio garestiei egotzi behar zaie saldoa txikitzea, Petronorrek zein Bahia de Bizkaia Gasek iaz baino garestiago erosi behar baitituzte petrolioa eta gasa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK