Etxebizitza eta biztanleriaren zahartzea, EAEko erronka nagusiak EGABen arabera

Aitzitik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bizi-kalitateari esker, "posizio altuan" mantentzen da lurraldea nazioarteko rankinetan

Jon Barrutia EGABeko memoria batzordeko presidentea | Argazkia: UIK/EGAB Jon Barrutia EGABeko memoria batzordeko presidentea | Argazkia: UIK/EGAB

EGAB Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen 2023ko EAEko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpenak hainbat eragile bildu ditu gaur goizean Donostiako Miramar Jauregian. Jon Barrutia Guenaga EGABeko memoria batzordeko presidenteak laburbildu ditu ondorio nagusiak, baina bertan izan dira, halaber, Mikel Torres Ekonomia, Lana eta Enplegu sailburua, Javier Muñecas Herreras EAEko EGABeko presidentea eta Bakartxo Tejeria Otermin Eusko Legebiltzarreko presidentea, baita Helena Franco Ibarzabal eta Guillermo Dorronsoro Atarbe bezalako ekonomia adituak ere.

Adierazle esanguratsuenak ez ezik, kontsulta-organoen gogoeta eta gomendioak ere barnebiltzen ditu memoriak. Horien artean euskal ekonomiari loturiko zenbait datu, eta horiek hobetzeko edo mantentzeko politika publikoari loturiko zenbait aholku. Esaterako, ontzat jo dute iaz BPGa %1,8 hazi izana, are gehiago eurogunean ikusitakoa baino hobea izanik. Hala ere, inflazioa apaldu bada ere —%3,1 2023an eta %5,4 2022an—, prezioen indizeak 2021 aurrekoak baino altuagoak izateak inflazioari erreparatzeko beharra nabarmendu dute. Gainera, batzordeak ezinbestekotzat jo du "produkzio-sarearen lehiakortasun-sendotasunari" eutsi eta hura bultzatzea.

Enpleguari eta lan-harremanei dagokienez 2022an hasi zen susperraldiak jarraipena izan du 2023an. Zerbitzu sektorean sortu da enplegu gehien, eta neurri txikiagoan, industrian. Gainera, behera egin dute iraupen luzeko langabeziak eta gazteei eragiten dienak. Dena den, datuok positiboak izanik ere, migratzaileen kasuan hazi egin da langabezia, aldi baterako lan ugari dira esparru publikoan eta jarduera-tasa txikia da, bereziki emakumeen kasuan.

Itziar Alkorta, Javier Muñecas, Mikel torres, Bakartxo Tejeria, Izaskun Astondoa, Jon Barrutia
Itziar Alkorta, Javier Muñecas, Mikel Torres, Bakartxo Tejeria, Izaskun Astondoa, eta Jon Barrutia | Argazkia: UIK/EGAB

Ondorioz, EGABek aldarrikatu du beharrezkoa dela "ahaleginak egiten jarraitzea" enplegu-politika aktiboen bitartez "zailtasun handienak dituzten kolektiboen" laneratzea sustatzeko, eta genero arrakala txikitzeko. Horretarako, ezinbestekotzat jo dira enplegura eta gizarte-babesera bideratutako partida publikoak.

Bikaintasun poloa bai; inbertsioa handitu ere bai

Kontsulta-organoak bildutakoaren arabera, "bikaintasun-polo" da EAE RIS 2023 eskualdeko berrikuntzako adierazleen Europako panelean. Horrek ez du esan nahi berrikuntzan egiten den inbertsioa handitu behar ez denik, diseinuari edo jabetza intelektualaren prestakuntzari dagokionez. Gainera, ETE berritzaile kopurua areagotzea gakoa dela uste dute organo aholku-emaileek.

Enpleguan eta salmentetan, halaber, berrikuntzak hobera egin dezakeela uste du EGABek, Europako batez bestekoaren azpitik baitago EAE. Gainera, euskal enpresetan zailtasunak ikusten dira berrikuntzak merkatuetan edo erakundeetan bertan txertatzerako garaian, edota emaitzak I+Ga eginiko inbertsiora bideratzeko garaian. Adimen artifizialean ere jarri dute arreta, eta hura txertatu eta eskainitakoa aprobetxatzeko prestakuntzan eta lan-ingurunean aldaketak egitea.

Enpleguan eta salmentetan, halaber, berrikuntzak hobera egin dezakeela uste du EGABek, Europako batez bestekoaren azpitik baitago EAE

Trantsizio ekologiko eta energetikoari loturiko aurrerapauso gehiago emateko beharra ere azpimarratu du, erregai fosilak minimizatuta eta energia berriztagarrien ekoizpena handituta. [Halere,] egun gauzatzen ari diren ekintza eta politika publikoak egoki ikusten ditu EGABek

Bestalde, trantsizio ekologiko eta energetikoari loturiko aurrerapauso gehiago emateko beharra ere azpimarratu du, erregai fosilak minimizatuta eta energia berriztagarrien ekoizpena handituta. Egindakoa nahikoa ez izanik ere, egun gauzatzen ari diren ekintza eta politika publikoak egoki ikusten ditu EGABek.

Etxebizitza eta gizartearen zahartzea, egiturazko erronkak

EAEk egiturazko bi erronka nagusi izaten jarraitzen du: etxebizitza eskuratzeko aukera falta, eta bestea, biztanleriaren zahartzea.

Biztanleriaren zahartzeari dagokionez, jaiotza tasa baxuek ere ez dute laguntzen, eta hazkunde natural negatiboa konpentsatzen ari den aldagai nagusia dira migrazio-saldo positiboak. Migrazioa, gainera, gizartearen aberastasuna eta ongizatea bermatzeko ezinbestekotzat jo du EGABek. Hala ere, deia egin du erronka demografikoari loturiko 2030 Estrategia azkarrago aplikatzera, politika publikoak modu koordinatuan eta zeharka bideratuta.

Etxebizitzari erreparatuta, 2023an geldotzea sumatu zen higiezinen merkatuan, nahiz eta prezioek gora egin eta alokairuen eskaintza mugatuegia izan. EGABek uste du egokiak direla horretarako 2021-2024 Plan Zuzentzailea eta haren bilakaera positiboa, eta Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala, bigarrena "egiturazko tresna" gisa. Alokairuen esparruan zehazki, bi alderdi jo ditu ezinbestekotzat: alokairu eskuragarriak eta birgaitzeak, eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zabaltzea etxebizitza babestuaren eskaintza, "gazteen emantzipazioa errazteko lagungarri izan baitaiteke".

Alokairuen esparruan zehazki, bi alderdi jo ditu ezinbestekotzat: alokairu eskuragarriak eta birgaitzeak, eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zabaltzea etxebizitza babestuaren eskaintza

Ez dira, baina, erronka bakarrak. Izan ere, biztanlearen zahartzearekin erabat lotu du EGABek osasun-arloko gastu publikoa eta baliabideen optimizazioari eusteko beharra, besteak beste, prebentzio-estrategiak indartu asmoz.

Bestalde, sistemaren barne-antolaketa hobetzea eta neurri ekonomikoak hartzea gakotzat jo dute, une honetan pazienteen itxaron-zerrendek gora egin eta lehen mailako arretako mediku kopuruak behera egin duela ikusita.

"Behar adina" giza baliabide eta baliabide tekniko izan beharko liratekeela azpimarratu du EGABek, [buru-nahasmenduetan] prebentziozko lan eraginkorra eta hilkortasun goiztiarraren jarraipena egin ahal izateko

Arreta berezia jarri du aditu batzordeak, era berean, buru- eta portaera-nahasmenduetan; %7,9 hazi da halakoen prebalentzia 2019tik 2023ra. "Behar adina" giza baliabide eta baliabide tekniko izan beharko liratekeela azpimarratu dute, prebentziozko lan eraginkorra eta hilkortasun goiztiarraren jarraipena egin ahal izateko.

Kualifikazioa = interesa?

Espainiako eta Europako batez bestekoaren gainetik dago EAE kualifikazio handiko gazteei dagokienez. Aitzitik, PISAko emaitzek kezka sortzen dute EGABen, bereziki irakurketarekiko eta zientziekiko interes eskasari dagokionez.

Heldu beharreko beste esparru bat dira ikasketak aukeratzerako unean gertatzen diren genero-arrakalak. Adibidez, emakume gutxiago matrikulatzen dira Lanbide Heziketan gizonezkoak baino STEM ikasketetan. Soilik %14,8 tira emakumeak. Unibertsitatean ere karrera teknikoagoetan emakume kopurua txikiagoa da.

Espainiako eta Europako batez bestekoaren gainetik dago EAE kualifikazio handiko gazteei dagokienez. Aitzitik, PISAko emaitzek kezka sortzen dute EGABen

Sektore publikoan soldatek gora egin dute, baina batez ere inflazioagatik. Era berean hazi egin dira inbertsio errealak sektore publikoan. Hala ere, organo aholku-emaileak uste du inbertsio horiek mantendu egin behar direla "maila onargarriak" lortzeko.

Bizi-kalitate gazi-gozoa

Datuek erakusten dute erkidegoak "posizio altua" mantentzen duela bizi-kalitateari dagokionez nazioarteari erreparatuz. Badira, aldiz, kezkatzeko moduko zenbait datu: familien %12,6 pobrezia energetiko egoeran bizi da; %7,6 atzerapenak ditu etxebizitza nagusia ordaintzerako garaian; %21,4k ustekabeko gastuei egin behar die aurre. Egoera horretan, familiei laguntzeko "ahalegin publikoak" areagotu izana ondo ikusi dute EGABeko adituek.

Babes sozialean Europako herrialde nagusien pare eutsi dio EAEko sistemak, eta hazten ari dira baliabideak. Hala ere. organo aholku-emaileak uste du 2023-2026 Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategiko berrian zahartzeari eta haren ondorioei heldu behar zaiela.

Familien %12,6 pobrezia energetiko egoeran bizi da; %7,6 atzerapenak ditu etxebizitza nagusia ordaintzerako garaian; %21,4k ustekabeko gastuei egin behar die aurre. Egoera horretan, familiei laguntzeko "ahalegin publikoak" areagotu izana ondo ikusi dute EGABeko adituek

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren datuei erreparatuz gero, gorantz egin du jasotzaile kopuruak, aurreko urteetako joera hautsita; 2022arekin alderatuta, %13,2 hazi da. Hazi egin dira, bestalde, soldata-errentak jasotzen dituztenen eta pentsiodunen ehunekoak. Batzordeak iritzi dio DSBEari loturik egindako arau aldaketei esker beharrak hobeto kudeatu daitezkeela.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK