Euskadiko BPG %4,3 hazi da guztira 2022an

Lanpostuen igoera %3,1ekoa izan da urte osoan

Bodega Donostiarra, Donostian. | Argazkia: EnpresaBIDEA Bodega Donostiarra, Donostian. | Argazkia: EnpresaBIDEA

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) %4,3 igo da 2022an, aurreko urtearekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Horren arabera, 2022an balio erantsia hazi egin da Euskadiko sektore guztietan, baina 2021ean baino erritmo motelagoan. Lanpostuen kopurua %3,1 hazi da 2022 urte osoan.

2022ko laugarren hiruhilekoari dagokionean, BPGk %0,4 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta, kalkuluen arabera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean igoera %2,8koa izan da. Lanaldi osoko langileen kopuruak, aldiz, %1,9 egin du gora 2022ko azken hiruhilekoan, 2021eko garai beraren aldean. Hiruhileko arteko terminoetan, ordea, %0,1 egin du gora aurreko hiruhiletik. 

Datorren martxoaren 3an Eustatek argitaratuko ditu 2022ko laugarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak, aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala ere kontuan izanda. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK