Industria-ekoizpena hazi egin da iazko irailetik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Eustaten datuen arabera, baina, abuztutik behera egin du

Argazkia: EnpresaBIDEA Argazkia: EnpresaBIDEA

Eustatek iragarritakoaren arabera, industria ekoizpenak gora egin du iazko irailetik aurtengora, zehazki, % 3,7. Bilakaera, gainera, positiboa izan da ia sektore handi guztietan. Nabarmenen hazi dena izan da energia alorreko enpresen ekoizpena —% 15 hazi da—, eta ondoren, ekipo ondasunena, % 6,9. Kontsumo ondasun iraunkorren kasuan, aldiz, behera egin du ekoizpenak, % 8,4. Horren barruan sartzen dira altzairuak eta etxeko tresnak, besteak beste.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetako bilakaera ere goranzkoa izan da, % 6,4koa. Hala ere, abuztutik irailera behera egin du ekoizpenak, % 2,4 egin du behera ekoizpenak.

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK