Inflazioa %10,2ra igo da ekainean

Hilabetean inflazioak puntu eta erdi egin du gora Espainian, erregaien, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen gorakada nabarmendu dira beste behin

Donostiako saltoki bat | Argazkia: enpresaBIDEA Donostiako saltoki bat | Argazkia: enpresaBIDEA

INE Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %1,8 igo da ekainean aurreko hilaren aldean eta urteko tasak puntu eta erdi egin du gora, %10,2ra arte, 1985eko apiriletik izandako mailarik altuenera.

Hala, inflazioaren tasa %9,8an zen martxoan, %8,3ra jaitsi zen apirilean, eta berriro igoera etorri da, maiatzean %8,7ra igo zen eta ekainean, bi digituak gainditu ditu, %10,2raino igo baita.

Igoera hori, batez ere, erregaien, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen igoeren ondorio da. Hotelen, jatetxeen eta kafetegien prezioen gorakadak ere eragina izan du.

Era berean, azpiko inflazioa (aldakorrenak diren erregaien eta elikagaien prezioak kontuan hartzen ez dituena) %5,5era igo da ekainean, 1993ko abuztutik izan den baliorik altuenera, prezioen igoera orokorra den seinale.

Hala ere, Estatistika Institutuak uztailaren 13an argitaratuko ditu ekaineko KPIaren behin betiko datuak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK