Inflazioak 5,7 puntuan itxi du 2022a

Azpiko inflazioa, berriz, hazi egin da, eta 7 puntuan kokatu da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Urte amaierako behin betiko inflazio datuak iragarri ditu INE Espainiako Estatistika Institutuak. % 5,7koa izan da Espainian, behin-behineko datuetan jasotakoa baino dezima bat baxuagoa. Azaroan % 6,8ren bueltan kokatu zen, beraz, 1,1ekoa izan da jaitsiera, azkenean. Irailean hasitako beheranzko joerari eutsi ahal izan dio abenduan ere.

2021eko udan hasi zen igotzen, eta urtea % 6,8ren bueltan itxi zuen. 2022a baina, ez zuen hobe hasi, eta abuztuan jo zuen goia: Kontsumo Prezioen Indizea % 10,7 puntuan kokatu zen. Irailetik aurrera, baina, joera aldatzen joan zen, batez ere energiaren prezioen beherakadari esker. Erregaiak eta gasa, aldiz, % 6,2 garestiago izan ziren 2021eko abenduarekin alderatuz gero, nahiz eta ekainetik behera egin —%39,7n kokatu baitzen—.

Bestalde, elikagaien prezioak nabarmen garestitu dira urtebetean, % 15,7. 1994. urtetik tasa altuena da. Azukrea da igoera nabariena izan duena (%50,6koa), baina olioak, esne eta esnekiek, eta arrautzek ere nabarmen egin dute gora, %38,1, %37,2 eta %29,8 hurrenez urren.

Era berean, azpiko inflazioak inflazio orokorraren gainetik itxi du urtea, % 7an. INEk aurreratutakoa baino dezima bat altuagoa izan da beraz. Datu horrek alde batera uzten ditu energia eta elikagai freskoak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK