Inflazioaren beheranzko joera eten egin da urtarrilean

KPIa hamarren bat hazi da urtarrilean, %5,8raino, eta azpiko inflazioak %7,5eraino egin du gora

Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock

Kontsumo Prezio Indizearen (KPI) urte arteko tasa %5,8ra igo da urtarrilean iazko hilabete berarekin alderatuta. Abenduan urte arteko tasa %5,7koa izan zen, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazitako datuen arabera. Hala, urte arteko tasari lotuta azken bost hilabetean izan den beheranzko joera eten egin da.

INEren arabera, erregaien, jantzien eta oinetakoen garestitzeak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera. Hala ere, elektrizitatearen prezioak behera egin du.

2022ko uztailean jo zuen goia inflazioak, %10,8raino iritsi baitzen orduan, eta geroztik jaitsi egin da: abuztuan %10,5era jaitsi zen; irailean %8,9ra; urrian %7,3ra; azaroan %6,8ra; eta abenduan %5,7ra. Urte hastearekin batera, koska bat egin du gora eta %5,8an kokatu da. Azken hilabetean, halaber, 2022ko abendutik 2023ko urtarrilera, prezioak hiru hamarren merkatu dira.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, bost hamarren igo da urtarrilean, %7,5eraino.

Bestetan bezala, urtarrileko datu aurreratua jakinarazi du INEk, eta datorren hilaren erdialdean baieztatu beharko du.

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK