%3,1era igo da KPIa urrian

Elektrizitatearen prezioa garestitzeak eragina izan du prezioen gorakadan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko urriaren 30a - 11:37

INEk landutako adierazle aurreratuen arabera, %3,1ekoa izan da 2025eko urriko KPIaren urteko inflazio estimatua. Adierazle horrek KPIaren aurrerapena ematen du, baina, baieztatuz gero, urteko tasa hamarren bat igoko litzateke, irailean %3,0koa izan baitzen.

 

Igoera, batik bat, elektrizitatearen prezioaren ondorio izan da, 2024ko urrian baina gehiago garestitu baita; gauza bera pasa da aireko eta trenbideko garraioen prezioen igoerarekin. Hala ere, gasolinaren prezioen jaitsierak orekatu egin du balantza.

Prezioak %0,7 garestitu dira irailaren aldean, eta, azpiko inflazioari dagokionez, urteko aldakuntza-tasa hamarren bat igo da, %2,5eraino.