KPIa %6,8ra jaitsi da azaroan

Elikagaien prezioak, ostera, %15,3 garestitu dira

Emakume bat erosketak egiten, Donostiako saltoki batean | Argazkia: EnpresaBIDEA Emakume bat erosketak egiten, Donostiako saltoki batean | Argazkia: EnpresaBIDEA

Kontsumorako Prezioek Indizeak (KPI) beheranzko joerari eutsi dio azaroan ere, hamarren bat egin baitu behera, %6,8ra jaitsita. Urte arteko tasa kontuan hartuz gero, puntu bat jaitsi da INE Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Pasa den uztailean jo zuen goia KPIak, %10,8ra igo baitzen orduan, 1984ko irailetik inflazioak erregistratu duen mailarik altuenera. Orduz geroztik, beheranzko joerari eutsi dio: abuztuan, %10,5era jaitsi zen; irailean, %8,9ra; eta urrian, %7,3ra. Jaitsiera horren arrazoia, INEren arabera, erregaien, elektrizitatearen, eta berogailuetarako eta hoteletarako erabiltzen den gasolioaren prezioen murrizketak eragin du batik bat. Hala ere, jantzien eta oinetakoen prezioak 2021eko Garai berean baino gutxiago garestitu izanak ere eragina du inflazioaren moteltzean.

Hala ere, elikagaien prezioak %15,3 igo dira pasaden urteko azarotik oraingora. Azken urtean gehien garestitu diren elikagaiak, azukrea (%50,2); olioa (%31,5); esnea (%30,9); arrautzak (%27,1); zerealak (%22,9); esnekiak (%21,7) eta patata (%21,5) izan dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK