KPIa urteko mailarik baxuenean kokatu da, %5,8an

Puntu bat jaitsi da abenduan

Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock

Kontsumorako prezioen indizea %5,8an kokatu da abenduan, azaroko %6,8tik puntu bat jaitsita. 2022ko indizerik baxuena da, beraz, urtarriletik %6tik gora egon baita beti.

Urte osoko KPI datuei begiratuz gero, uztailean azken hamarkadetako maximora iritsi zela ikus genezake, 10,8an kokatu baitzen orduan. Abuztutik aurrera, beheranzko joerari eutsi dio: abuztuan hiru hamarren jaitsi zen, %10,5era; irailean 1,6 puntu egin zuen behera, %8,9ra; urrian %7,3an kokatu zen; eta azaroan puntu erdi murriztu zen, %6,8ra arte.

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, moteltze hori elektrizitatearen prezioek eragin dute, 2021eko abenduan baino gutxiago igo delako. Erregaiek ere beren eragina izan dute, iazkoak baino jaitsiera handiagoa izan dutelako. Kontraz, jantzien eta oinetakoen prezioak gutxiago jaitsi dira 2021eko abenduaren aldean, eta igo egin dira elikagai prestatuen eta tabakoaren prezioak.

Energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioari erreparatuz gero, %6,9an dagoela ikus genezake, datu orokorraren gainetik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK