Langabe kopuruak apur bat egin du gora urrian

151 langabe gehiago izan dira, irailean baino

Lanbideren bulegoetako bat | Argazkia: Irekia Lanbideren bulegoetako bat | Argazkia: Irekia

Langabezia datua hazi egin da urrian, gehiegi hazi ez bada ere: 151 langabe gehiago zenbatu dituzte Nafar Lansarek eta Lanbidek. Aurreko hilabeteetan izandako beheranzko joera, beraz, eten egin da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 111.744 langabe erregistratu dira, eta 31.275 Nafarroan. Hala ere, iazko urritik 7.538 langabe gutxiago daude guztira Hego Euskal Herrian.

Bestalde, Gizarte Segurantzan izena eman duten lagun kopuruak gora egin du: Nafarroan 1.993 afiliatu gehiago zenbatu dira hilabeteko epean, eta EAEn 13.801 gehiago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK