Merkataritza sektoreko salmentak %0,4 jaitsi dira

Langile okupatuak, berriz, %0,9 handitu dira 2021eko hirugarren hiruhilekoaren aldean

Donostiako saltoki bat | Argazkia: enpresaBIDEA Donostiako saltoki bat | Argazkia: enpresaBIDEA

Merkataritzako salmentak, handizkako merkataritza, txikizkako merkataritza eta motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen dituztenak, %0,4 jaitsi dira urte artean 2022ko hirugarren hiruhilekoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, eta dagozkion urtaro-ondorioak kontuan hartu gabe, salmentak %1,4 jaitsi dira 2022ko hirugarren hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera desberdina izan da sektore hori hartzen duten adarretan. Hala, txikizkako merkataritzaren barruan, salmentak %0,9 igo dira, eta handizkako merkataritzaren salmentak, berriz, egonkor mantendu dira ( %0,0).

Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren adarreko salmentak, ordea, %8,7 jaitsi dira 2021eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, handizkako merkataritzan eta motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, salmentak %0,9 eta %0,1 jaitsi dira, hurrenez hurren. Aldiz, txikizkako merkataritzaren adarrean, salmentak egonkor mantendu dira (%0,0) hiruhileko artean.

Lurraldeka banatuz gero, ikus daiteke Bizkaian salmentak %0,6 igo direla urte arteko baliotan; Araban eta Gipuzkoan, aldiz, %1,5 eta %1,2 jaitsi dira, hurrenez hurren.

2022ko bigarren hiruhilekoaren aldean, aldiz, salmentek behera egin dute hiru lurraldeetan. Araban hiruhileko arteko beherakada %2koa izan da, Bizkaian %1,6koa eta Gipuzkoan %0,8koa.

Enpleguari erreparatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko landunen indizea %0,9 igo da 2022ko hirugarren hiruhilekoan, 2021eko aldi beraren aldean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, enplegua %0,5 hazi da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK