Orotara langabe gutxiago azaroan Hego Euskal Herrian

EAEn 1.034 langabe gutxiago zenbatu dira. Nafarroan, berriz, 218 langabe gehiago

Lanbideren egoitzetako bat | Argazkia: Europa Press Lanbideren egoitzetako bat | Argazkia: Europa Press

Langabezia datuek behera egiten jarraitu dute azaroan Hego Euskal Herrian. SEPEk jakinarazi duenez, 1.034 langabe gutxiago zeuden EAEko hiru lurraldeak zenbatuta: 602 gutxiago Bizkaian, Araban 318 gutxiago, eta Gipuzkoan 114 gutxiago. Salbuespena, baina, Nafarroa izan da, 218 langabe gehiago zenbatu baititu foru erkidegoak urrian baino. Guztira, 142.203 langabe daude lau lurraldeetan, horietatik 110.710 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta 31.493 Nafarroan.

Gizarte segurantzako afiliazioak, berriz, gora egin du lurralde guztietan: 3.565 afiliatu gehiago daude EAEn —993.255—, eta 93 gehiago Nafarroan —302.285—. Sinatutako kontratuen % 25 mugagabeak izan dira, 16.447 EAEn, eta 6.030 Nafarroan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK