Urte arteko KPIak beheranzko joerarekin jarraitzen du Hego Euskal Herrian

Irailetik urrira arteko tasa 1,6 puntu jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan eta 1,4 puntu Nafarroan, urte arteko inflazioa %6,9an eta %8,4an kokatuz

Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) beheranzko joerari eusten dio, %6,9an kokatu baitzen urrian Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %8,4an Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera. Hala, 1,6 puntu eta 1,4 puntu egin du behera EAEn eta Nafarroan, irailean %8,5ekoa eta %9,8koa baitzen bietako urte arteko tasa.

Inflazioak uztailean jo zuen goia, urteko tasa %10,5ean eta %11,4an kokatu baitzen orduan EAEn eta Nafarroan. Geroztik, hiru hilabetez jarraian behera egin du.

Landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kontuan hartu gabe kalkulatzen den azpiko inflazioa, berriz, iraileko kopuru berean mantendu da urrian ere, %6,2an.

Era berean, produktu energetikoen prezioak jaisten jarraitzen badu ere (%4,9 jaitsi da azken hilabeteetan), landu gabeko elikagaiak %4 garestitu dira, eta erregaiak %3,3. Urte osoko balantzea eginda, erregaiak dira urtebetean gehien garestitu diren produktuak, %20,5, eta atzetik leudeke landu gabeko elikagaiak, %15,3ko garestitzearekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK