Bi hilabete bete dira Carlos San Juan Valentziako jubilatuak bankuak ziaboga egitera behartu zituela. Sarean abiatutako kanpaina batek oihartzun zabala lortu, eta Gobernua mugiarazi zuen. Nola bideratu behar da geroz eta gizarte digitalago honetan herritarren partehartzea? Ba al dago horretarako tresna egokirik?
Ekonomiaren beheranzko joeren aurrean hazkunde sendoa nabarmendu du. Ukrainako gerrak egoera okertu badu ere, EAEk % 4,5eko hazkundeari eta enplegu sorrerari eutsi dio.
'Coworking' eta 'coliving' proiektuei lehentasuna emanen die Pirinioetan bizi eta lan egiteko espazioak sortzeko. Piribizi ekimena ere abian jarri du eskualde horretan etxebizitzarako sarbidea errazteko eta populazioa irabazteko.
Nafarroan esportazioak % 17,3 handitu dira, eta EAEn % 27. Ukrainako gatazkak ez du eraginik izan; bai, aldiz, energia kostuen gorakadak. Nafarroan ez bezala, EAEan balantza komertziala okertu da inportazioak % 50,8 gehitzean , energia-kostuen garestitzeak eraginda.