Iberdrola Broadsound Solar and Battery proiektua eraikitzen hasi da, Queenslanden (Australia). Eraikiko diren planta fotovoltaikoak 376MWko gaitasuna izango du eta energia biltegiratzeko bateriak 180MWkoa. Ekintza honen bitartez, konpainiak energia berriztagarriak sustatzen jarraituko du, trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioaren alde egiteko helburuarekin. Halaber, emisiorik gabeko energia garbia sortuko dute, 145 mila etxe asetzeko adina.
Iberdrolak azaldu duenez, proiektu honen eraikuntza prozesuan 350 lanpostu berri sortuko dira, gutxi gorabehera, eta bi urteko iraupena izango du. Bi urte horietarako Iberdrolak Onura Komunitarioko Funtsa izeneko programa ere ezarri du, tokiko komunitatera egokitutakoa hain zuzen.
Aldi berean, proiektua egingo den inguruko eta eskualdeko errekak lehenera ekarri edo birsortuko dituztela adierazi du konpainiak, animalien mugimenduen ibilbideak hobetzeko. Lurzoru egoera hobetuko da, larreak optimizatzeko, eta Cycas terryana landare-espezieari buruzko ikerketa bat ere egingo da.
Iberdrolak duela 20 urte hasi zuen bere ibilbidea Australian, eta 2.000 MW baino gehiagoko edukiera du egun, energia berriztagarria ematen dielarik 200 bezero komertzial eta industrial baino gehiagori.