Industriarako lehen hidrogeno berriztagarria sortuko du aurten Hidrogenoaren Euskal Korridoreak

Hidrogenoa gordetzeko bi biltegi handi eraikiko dituzte Petronorretik 20 bat kilometrora, Kantabria aldera bat, eta Burgos aldera bestea

Jose Ignacio Zudaire Ganberako presidentea artxiboko irudi batean | Argazkia: Bilboko Ganbera Jose Ignacio Zudaire Ganberako presidentea artxiboko irudi batean | Argazkia: Bilboko Ganbera

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak industrian, mugikortasunean eta eraikinen mantenuan erabiltzeko lehen hidrogeno berriztagarria sortuko du. Hala iragarri du Jose Ignacio Zudaire elkarte publiko-pribatu horretako presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Energiaren nazioarteko egunaren baitan egin ditu adierazpenok, eta hidrogenoari lotuta, Bizkain bi biltegi handi eraikiko direla ere aurreratu du. Biak ere Petronorretik 20 bat kilometrora egongo lirateke kokatuta, bata Kantabria aldera, eta bestea Burgos aldera. Dena den, biltegi handi horiek “bigarren fase baterako” aurreikusita daudela esan du, 2030etik aurrera, hidroduktoak daudenean. “Ordura arte ekosistema txikiagoetan egingo dugu lan”, azaldu du.

Gasaren eta energia berriztagarrien garaia gaindituta, “hidrogenoaren unea” dela adierazi du, eta deskarbonizaziorako “ezinbesteko energia” dela nabarmendu nahi izan du, batez ere industrian. Hala, Euskadi hidrogenoaren mapan dagoela dio, hidrogenoaren tutueria handi horiek bertatik igaroko direlako eta biltegiak ere bertan izango direlako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK