Sanchezek hiru hilabetez luzatuko du Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko plan ekonomikoa

Erregaien gaineko 20 zentimoko deskontua jasotzen du planak, besteak beste

Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidentea | Argazkia: Europa Press Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidentea | Argazkia: Europa Press

Martxoaren 29an onartu zuen Espainiako gobernuak Ukrainako gerrak sortutako krisialdiari aurre egiteko plan ekonomikoaren lege dekretua, eta iraungitzear zegoen. Testuinguruaren ezaugarriak kontuan hartuta, beste hiru hilabetez luzatuko duela jakinarazi du Pedro Sanchez presidenteak Kongresuan.

Planak hainbat puntu ezartzen ditu. Horietan ezagunena izan da 20 zentimoko deskontua ezartzea erregaiei. Horrekin batera, 450 milioi euroko laguntzak jarri dira martxan, besteak beste nekazaritza, arrantza eta industria laguntzeko. Alokairuen prezioen igoeran ere mugak ezarri ditu, eta ezin da % 2 baino gehiago igo, eta bonu sozial elektrikoak jasotzeko aukerak zabaldu ditu. Bestalde, erraztasun gehiago eskaini nahi izan ditu energia berriztagarrien eta autokontsumo energetikoaren ezarpenerako.

Erabakia iragarrita, plan ekonomikoaren ezarpena luzatzeko lehenik Ministro kontseiluak beste lege dekretu bat onartu beharko du ekainaren 30a baino lehen. Ondoren, Kongresuaren onespena jaso beharko du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK