% 15 hazi da Mondragon taldearen industria arloa 2022an

Orona eta Ulmaren fakturazioa alde batera utzita egingiko kalkulua da. 4.800 milioi euroko fakturazioa izan du industria dibisioak

Argazkia: Mondragon Argazkia: Mondragon

4.800 milioi euro. Horixe da 2022. urtean Mondragon taldeko industria arloak izandako fakturazioa, Iñigo Ucin taldeko presidenteak adierazi duenez. Zifra, gainera, kooperatiba taldearen aro berriaren isla da, alde batera utzi baititu Ulma eta Oronaren zenbakiak. Edozein kasutan, irteera prozesuaz galdetuta, argitu du irteera-kudeaketa Oñatiko eta Hernaniko kooperatiben esku dagoela.

Bai taldea, bai arloa bera egoera "onean" daudela nabarmendu du Ucinek, nahiz eta azpisektore guztiak ez diren berdin hazi. Haren hitzetan, industria ekipamenduen eta makina-erreminta izan dira emaitza onenak izan dituztenak.

Taldearen zifra orokorra izateko, ordea, gehiago itxaron beharko da. Laboral Kutxak dagoeneko iragarri zituen bere zifrak, baina Eroskik urtarrilean itxiko du urtea. Hala ere, Ucinek aurreratu du "bilakaera ona" izan duela. 2023 konfiantzaz, baina zuhurtziaz begiratzen du emaitzei dagokienez, batez ere "ziurgabetasun" egoera dela eta. "Berriz ere haziko gara". Gauzak gaizki badoaz, beherakada txiki bat izan dezaketela esan du, baina oro har "hazten jarraitzen" dutela.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK