• ENPRESAK GAUR
  • Tubos Reunidosek 50 milioi eurotan handitu ditu mozkinak

Tubos Reunidosek 50 milioi eurotan handitu ditu mozkinak

Iazko lehen seihilekoan 1,9 milioi euro irabazi zituen, aurten, berriz, 54,5 milioi

Francisco Irazusta eta Carlos Lopez de las Heras zuzendari nagusia | Argazkia: VK comunicacion
Francisco Irazusta eta Carlos Lopez de las Heras zuzendari nagusia | Argazkia: VK comunicacion
2023eko uztailaren 28a
Eg. 2023eko uztailaren 28a

Tubos Reunidos enpresak gaur eman ditu argitara urteko lehen seihilekoko emaitzak. Hala, 333 milioi euroko negozio zifra lortu du, 2022ko epe berean baino %36 handiagoa, hain zuzen. Era berean, mozkin garbia nabarmen handitzea lortu du, iazko lehen seihilekoan 1,9 milioi euro irabazi zituen, aurten, berriz, 54,5 milioi euro.

 

Enpresaren arabera, 2022ko azken hilabeteetan merkatuak izandako prezio altuengatik izan dute horrenbesteko igoera mozkinetan, horrek fakturazioa nahiz eskaeren kopurua areagotzea ekarri baitu. Halaber, Tubos Reunidosen bezero-zorroaren balioa 151 milioi eurotakoa da urte erdiaren amaieran.

Duela aste batzuk orain arte presidente izan den Francisco Irazustak kargua utziko zuela iragarri zuen enpresak eta haren lekukoa Emilio Ybarrak hartuko zuela behin behinean. Testuinguru horretan, Amurrio eta Traparango lantegien negoziazioen amaiera eta hitzarmen kolektiboa jo ditu mugarri enpresak.