Abian da Bihar, zaintza integralerako Mondragonen kooperatiba berria

Kooperatibak etxean bizitzen jarraitu nahi dutenei irtenbidea eskaini nahi die, zaintzaren aholkularitzaren eta teknologiaren bitartez. Datozen hiru urteetan espero dute 400 eta 500 familiei zerbitzua eskaintzea

Biharren aurkezpena, gaur goizean, BAT dorrean | Argazkia: Mondragon Biharren aurkezpena, gaur goizean, BAT dorrean | Argazkia: Mondragon

Hemezortzi urtean populazioaren % 33 65 urtetik gorakoa izango da, eta zahartzean populazioaren % 95ek jarraitu nahi du etxean bizitzen. Datu horiek, eta atzetik dagoen erronka demografikoa hartu ditu abiapuntu Mondragon taldeak bere kooperatiba berria aurkezteko: Bihar. Oinarrian, bere etxean bizitzen jarraitu nahi duten adineko pertsonei lagundu nahi die, aholkularitza eskainiz, horretarako teknologia bideratzaile gisa erabilita eta beharrezkoa izan dezaketen materiala eskura jarriz. Hector Olabegogeaskoetxea kooperatibako zuzendariak azpimarratu duenez, proiektuaren berezitasuna da “beharrak, laguntza, produktuak eta teknologia integratzen” dituela. "Helburua da pertsonak hobeto bizi daitezen euren etxeetan".

Aurkezpena Bilboko BAT dorrean egin utea, eta zuzendariaz gain, hitza hartu dute Iñigo Ucin taldeko presidenteak eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak. Ucinen hitzetan, proiektua Mondragonek gizarte-erronkei aurre egiteko erabiliko duen bidearen erakusle da: “interkooperazioaren bitartez egingo dugu”.

Hector Olabegogeaskoetxea kooperatibako zuzendariak azpimarratu duenez, proiektuaren berezitasuna da “beharrak, laguntza, produktuak eta teknologia integratzen” dituela. "Helburua da pertsonak hobeto bizi daitezen euren etxeetan"

Amilibiak, bestalde, zahartze aktiboaren ikuspegiaren gainetik “bizitza betearena” jarri behar dela aldarrikatu du, menpekotasunik ez duten pertsonek ekarpena egin eta menpekotasuna dutenei laguntze aldera. Ildo horretan, EAEk zaintza arloari loturiko bide propioa garatze jarraitu behar duela esan du, zaintza familiarraren eta erakundeen laguntzaren arteko oreka topatuta. Halakoetan, Bihar bezalako proiektuak “gako” izan daitezkeela azpimarratu du.

Bihar egitasmoa Mondragon Healthen testuinguruan kokatzen da, eta proiektua garatzerakoan, GSR erresidentzien kudeaketarako kooperatibak hartu du parte, Mondragonen hiru dibisiorekin batera: Ingeniaritza eta Zerbitzuak (MISE), Osagaiak eta Ekipamendua. “Proiektuak ez du iraultza izan nahi. Garapen duina eskaini nahi du, eta egokitzen dena, pertsonen borondatea errespetatzen duena”, adierazi du Olabegogeaskoetxeak.

Egun sei langile ditu Biharrek, eta askotariko profilak ari dira bertan lanean: ingeniaritza profiletatik hasita, profil sozialagoetaraino —gerontologoak—, teknikoetatik igarota

Aholularitza zerbitzua BiharHelpen bitartez eskainiko du kooperatibak, zaintzari eta menpekotasunari loturiko askotariko kudeaketa eta izapidetzeak egiteko. Pertsonen zaintza, asistentzia eta laguntza BiharHomen bidez bideratuko da. Azkenik, BiharShopek izango da menpekotasuna duen pertsonentzat produktuak erosteko tokia. Azken honen helburua da egun hamaika espaziotan erosi behar diren produktu guztiak plataforma bakar baten eskaintzea. Momentuz, hiruzpalau enpresak erabiltzen dute berea saltzeko.

Egun sei langile ditu Biharrek, eta askotariko profilak ari dira bertan lanean: ingeniaritza profiletatik hasita, profil sozialagoetaraino —gerontologoak—, teknikoetatik igarota. Zuzendariak azpimarratu duenez, 2023 amaierarako 10 eta 12 langile bitartea izatea aurreikusi dute. Erabiltzaileei dagokienez, 400 eta 500 familia bitarte hartatzea espero dute datozen hiru urteetan. Momentuz, Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko den proiektua izango da, eta 2025erako aurreikusi dute beste zenbait erkidegotara ematea saltoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK