Amazonen Trapagarango zentroan beste bi greba egun deitu dituzte

LAB sindikatuak abenduaren 22an eta 23an greba egitera deitu ditu langileak, hitzarmen propioa eskatzeko. ELAk ere bat egin du deialdiarekin

Aurreko greba egunetako bat Trapagarango Amazonen egoitzan | Argazkia: LAB Aurreko greba egunetako bat Trapagarango Amazonen egoitzan | Argazkia: LAB

Urriaren 17ko lanuztearen eta azaroaren 28ko grebaren arrakasta ikusita, beste bi greba egun deitu ditu LAB sindikatuak Amazonen Trapagarango logistika zentroan. Oraingoan, Olentzero Euskal Herriko etxeetara iritsi bezperako egunetarako deitu du lanuztea.

Sindikatuak salatu duenez, langileei ezarritako hitzarmena “ez da inolaz ere lanaren ezaugarrietara egokitzen”. Egun, Bizkaiko errepide bidezko salgaien garraioaren sektoreko hitzarmena aplikatzen zaie langileei, eta azpikontratatutako 300 banatzaile baino gehiagori Espainiako Mezularitza Hitzarmen kolektiboa aplikatzen zaie. Langileek hitzarmen propioa eskatzen dute, soldatak berrikustearekin eta lan txandak eta lanaldiak berrantolatzearekin batera.

LABek dio, lan prekarietatea nagusi dela Amazonen Trapagarango zentroan eta gaixoaldiak “ugariak eta iraupen” luzeak direla. Aplikazioen bidez langileak kontrolatzeak “estres handia” sortzen duela gaineratu du, eta horrek lan-istripua areagotzen dituela salatu du.

ELA sindikatua ere bat dator LABek salatutakoekin, eta bat egingo du abenduaren 22rako eta 23rako deitutako greba jardunaldiekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK