Astrasa garraio enpresa hazkundeari lotutako 500 enpresa onenen zerrendan sartu du Cepymek

Logistikako eta nazioarteko garraio enpresa irundarra Europako herrialde guztietara iristen da

Astrasaren kamioietako bat | Argazkia: Spri Astrasaren kamioietako bat | Argazkia: Spri

Astrasa garraio enpresa Irunen (Gipuzkoa) jaio zen 1998an eta gaur egun Europa osora iristen da errepidez. Hasiera batean logistikarako sortu bazen ere, enpresak lekua egin du nazioarteko garraioen sektorean, eta “zerbitzu integrala” eskaintzen die bezero guztiei. Gonzalo Sanz enpresako kudeatzaileak dioenez, gaur egun asko eskatzen den zerbitzua da: “360ºko zerbitzu operadorea gara eta, horri esker, gero eta kamioi gehiago sartu ahal izan ditugu gure sarera. Une honetan 160 atoi ditugu”. Guztira 160 pertsonak lan egiten dutela gaineratu du, Astrasaren biltegi, ofizio eta gidarien artean.

Hala, Astrasa Europako herrialde guztietan dago: “Gure bezeroek Europara errepidez egiten duen edozein bidalketa berehala kudeatzen da, gure kamioi-flota etengabe ibiltzen baita Europako herrialde guztietan”. Baina sektorean duen presentzia indartsuaz gain, logistika zerbitzuak ere Asmantentzen ditu: “Iraupen luzeko eta laburreko biltegiak egiten ditugu. Bezeroen eskaerak kudeatzen ditugu eta nahi duten formatuan bidaltzen dizkiegu”, dio Sanzek.

Espainia mailan 2022an enpresa-hazkundeari lotuta lider izan diren 500 enpresen zerrendan sartu dute Astrasa ere. Cepymek egindako zerrendaren arabera, emaitza, balio erantsia, enplegua, berrikuntza eta nazioarteko proiekzioa sortzeko izan duen gaitasunagatik sartu dute zerrenda horretan. Sanzen ustez, Astrasa bereizgarri egiten dutenak “bezero bakoitzari eskainitako zerbitzua, erabilgarritasuna eta erantzuna” dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK