ELAk irabazi ditu Gasteizko Mercedes Benzko hauteskunde sindikalak

ELAk 9 ordezkari lortu ditu batzordean; UGTk 6; LABek 5; CCOOek 4; ESKk 4; eta Ekintzak 1

Gasteizko Mercedesen lantegia | Argazkia: Mercedes Gasteizko Mercedesen lantegia | Argazkia: Mercedes

ELA sindikatuak irabazi ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegiko hauteskunde sindikalak, duela lau urte gailendu zen UGTri irabazita. Kontuan izan behar da, joan den udan hitzarmena baztertu zuten bloke sindikalak (ELAk, LABek, eta ESKk) gaur lortutako emaitzekin, enpresaren zuzendaritzarekin akordioa sinatu zuten sindikatuak (UGT, CCOO, Ekintza, eta PIM) gainditu dituztela. Hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa langileen %57k babestu zuten orduan, urte eta erdiko negoziazioen ondoren.

Hauteskunde sindikaletan langileen %87,5ek hartu du parte. ELAk 9 ordezkari lortu ditu orotara; UGTk 6; LABek 5; CCOOek 4; ESKk ere 4; eta Ekintzak 1. Nabarmentzekoa, PIM sindikatuak ez duela ordezkaritzarik lortu, aurreko batzordean 3 bazituen ere.

2018an egin zen aurreko bozketa eta batzordeko 31 kide aukeratu ziren orduan. UGTk irabazi duen 7 ordezkarirekin, ELAk adina; CCOOek eta LABek 4 kide lortu zituzten, eta Ekintzak, PIMek eta ESKk 3na ordezkari. Oraingoan 29 izan dira hautatuak, aurreko hauteskundeetan baino langile gutxiago daudelako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK