Enpresen enplegu eskaintzen profila lanbide heziketarekin lotuta dago, Confebasken arabera

Pasaden ikasturtean 14.000 ikaslek lortu zuten titulua “derrigorrezko praktikak” egin ostean

Isabel Busto, erdian, Confebaskeko eta Jaurlaritzako ordezkariekin batera | Argazkia: Confebask Isabel Busto, erdian, Confebaskeko eta Jaurlaritzako ordezkariekin batera | Argazkia: Confebask

Euskal Enpresa eta Lanbide Heziketa Ekitaldiaren 29. edizioan, Lanbide heziketaren garrantzia azpimarratu du Confebaskek. “Talentuen eskasia gero eta handiagoa da euskal enpresetan, eta behar duten eskariari aurre egiteko iturri nagusia lanbide heziketan aurkitzen dute”, azpimarratu du Isabel Busto Confebaskeko presidenteak.

Era berean, berriki onartu den lanbide heziketako seigarren euskal plana “helburu bera duen lankidetza horren adibide argia da: Europa mailan erreferente den eredu bat finkatzea, inplikazio kolektiboari esker”. Hala, enpresek prestakuntzan inbertitzen jarraitu behar dutela uste du: “gure lanbide heziketaren aldeko apustua egiten jarraitu behar dugu, bai eta horren bidez prestakuntza egitea erabakitzen duten gazteen aldekoa ere. Are gehiago, talentu eskasia gero eta handiagoa den garai honetan”, azpimarratu du.

Datuei begira, iragan ikasturtean 14.000 gaztek lortu zuten titulua “derrigorrezko praktikak egin ostean”, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Bustok azpimarratu du gero eta garrantzi handiagoa duela orain dela hamar urte abian jarritako lanbide heziketa dualaren sistemak. Geroztik, 16.000 gaztek egin dituzte praktikak, 10.000 enpresatan. “Euskadin ezaugarri bereizgarri garrantzitsu bat dugu. Orain dela hamarkada bat, lehen egunetik enpresaren kontu izan da ikasleen ordainsaria”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK