• ENPRESAK GAUR
  • Errioxako Oxium taldeak Astore erosi du, 60.000 euroren truke

Errioxako Oxium taldeak Astore erosi du, 60.000 euroren truke

Markaren hasierako balioa 150.000 eurotan ezarri zen. Orain urtebete sartu zen Ternua Group borondatezko hartzekodunen konkurtsoan

Argazkia: Ternua
Argazkia: Ternua
2026ko ekainaren 8a - 10:28
Eg. 2026ko ekainaren 8a - 14:06

El Diario Vasco egunkariak aurreratu duenez, Errioxako Oxium taldeak Astore erosi du 60.000 euroren truke (72.000 euro BEZa gehituta), eta modu honetara orain urtebete Ternua taldeak abiatutako administrazio konkurtsoa amaitu da.

 

Ternua Groupek 16 milioi euroko zorra zuen, eta taldeko markak ziren Astore, Loreak Mendian, Ternua eta Lorpen. Loreak Mendian Borobitex taldeak erosi zuen 800.000 euroren truke, Lorpen Artain25k bereganatu zuen eta Ternua Mondragon korporazioko Diknuaren esku geratu zen.

Oxium taldea Errioxako zenbait enpresaburuk osatzen dute, eta Arnedo udalerrian du egoitza. Mas por Menos enpresa ezagunarekin lotuta dago, eta Astore markaren stocka erosi zuen (45.000 unitate) pasa den urtarrilean. Markaren hasierako balioa 150.000 eurokoa izan arren, azkenean zenbateko txikiagoagatik bereganatu du Oxiumek.

 

Eragiketa honen bidez, 100 bat lanpostu mantenduko dira, eta langileen subrogazioa gauzatuko da, euren orain arteko lan baldintzak mantenduz.