Oscar Vicente, Angulas Aguinagako kontseilari delegatu berria

Aldaketarekin hazkundea sustatu nahi du konpainiak, batez ere Frantziako eta Italiako merkatuan

Argazkia: Angulas Aguinaga Argazkia: Angulas Aguinaga

Angulas Aguinagak Oscar Vicente izendatu du elikadura konpainia multinazionaleko kontseilari delegatu. Helburua hazkundea sustatzea da, 2020-2025 Plan Estrategikoaren arabera, konpainiak adierazi duenez, batez ere Frantziako eta Italiako merkatuetara bideratuta.

Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, Oscar Vicentek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du kontsumo-ondasunen industrian.

Vicentek 17 urte baino gehiago eman ditu Unileverren lanean, eta marketineko zuzendari gisa konpainiako ibilbidea amaitu du. Azken hiru urteetan, besteak beste, Cuca edo Isabel marken jabe den Bolton Food elikagaien fabrikatzailearen zuzendari nagusia izan da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK