Izurtzako lantegia itxi nahi du Saint Gobainek

29 kaleratze dakartzan erabakia “ilegala” dela salatu dute sindikatuek

Argazkia: ELA sindikatua
Argazkia: ELA sindikatua
2025eko urriaren 30a - 16:16

Irailaren 15ean iragarri zuen Saint Gobain enpresak Berriobeitiko lantegia ixteko asmoa zuela, bertako 42 langileen lanpostuak arriskuan jarrita. Gaur, ELAk jakinarazi du konpainiak gauza bera egin nahi duela Izurtzako (Bizkaia) Chryso Aditivos lantegiarekin.

 

Izurtzako langileen seigarren greba eguna izan da gaurkoa, enpresak enplegu erregulazio espedientea ezarri zuenetik. Izan ere, Frantziako multinazionalak ekoizpena Villaluengan (Toledo) kokatutako lantegira lekualdatu nahi du, Fosroc enpresa erosi berri baitu eta biak bateratzeko; ondorioz, 29 langile lanik gabe geratuko dira.

LAB eta ELA sindikatuek salatu dute enpresaren deslokalizazioa ilegala dela eta ez dagoela justifikatuta.