Trapagaraneko Alstom zentroak Europarako hiru proiektu berri hitzartu ditu

Alemania, Suedia eta Erresuma Baturako trakzio-sistemak fabrikatuko ditu Bizkaiko zentro industrialak

Alstomeko langilea | Argazkia: Alstom Alstomeko langilea | Argazkia: Alstom

Trapagaraneko (Bizkaia) Alstom zentro industrialak hiru proiektu berri garatuko ditu Alemaniarako, Suediarako eta Erresuma Baturako. Horrez gain, tailer berriak ireki ditu, eta, hala, zentroaren jarduera handitu da.

Zentroak trakzio-sistemak eta -bihurgailuak fabrikatuko ditu 185 trenentzako: Deutsche Bahneko (Alemania) 61 aldiriko trenetarako, Västtrafikeko (Suedia) 39 distantzia ertaineko trenetarako eta Londreseko (Erresuma Batua) metroko 85 trenetarako. Diego García zuzendaria pozik agertu da proiektu berriekin, eta taldeak egin duen “lan paregabea” goraipatu du.

Bestalde, Alstomek tailer berriak ireki zituen duela gutxi, trenbide-ekipoen mantentze lanak egiteko. Zentroan lan egiten dute 200 pertsona baino gehiagok, eta jada 45.000 metro karratuko azalera du Bizkaiko egoitzak. Azaldu dutenez, ia ekoizpen osoa esportatu egiten dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK