3,9 milioi euro bideratu dira euskal merkataritzara Euskadi Bono Denda-ri esker

Kanpaina indarrean sartu zenetik hamar egunera bonuen %60 baino gehiago kontsumitu da

Javier Hurtado sailburua eta Ainara Basurko diputatua Euskadi Bono Denda-ren emaitzen aurkezpenean | Argazkia: Irekia Javier Hurtado sailburua eta Ainara Basurko diputatua Euskadi Bono Denda-ren emaitzen aurkezpenean | Argazkia: Irekia

Euskadi Bono Denda-ren kanpainaren emaitzak aurkeztu ditu Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatuarekin batera. Datuek diote kanpaina indarrean sartu eta hamar egunetara, orotara 388.000 deskontu-bonu kontsumitu direla Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, bonuen %60 baino gehiago. Ondorioz, euskal saltoki txikiek 3,9 milioi euro jaso dituzte, horietatik 2 miloi Bizkaian. Sailburuak uste du tokiko kontsumoari laguntzeko “beharrezkoak” direla halako neurriak eta “erakundeen arteko koordinazioa bultzatu beharra” dagoela saltoki txikiak indartzeko.

Euskadi Bono Dendaren deialdi honetara 6,4 milioi euro bideratu dira. Zenbatekoaren gehiengoa, 5 milioi, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jarri ditu eta gainerako 1,4 milioi aldundiek eta ekimenari batu zaizkien udalek jarri dituzte. Bonuek Euskadi osoko 4.400 saltokitan izango dute balioa, orotara 640.000 bonu zirkulazioan izango dira uztailaren 3ra bitarte. Helburua da Euskadiko saltoki txikiek ahalik eta deskontu handiena izatea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK