Aldundiak zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzeko neurri berriak onartu ditu

600.000 eurora jaitsi du zerga-zor handiak dituzten pertsonen zerrendarako muga eta kriptodiruan egindako inbertsioei buruzko informazio-eskakizunak zehaztu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza

Bizkaiko Foru Aldundiak urte honetarako zerga neurrien foru arauaren aurreproiektua onartu du zerga-araudian aldaketak eta doikuntzak sartzeko. Neurri hauen bitartez aldundiak zerga-iruzurraren aurkako borroka eta prebentzio-neurriak indartu nahi ditu. Aurreproiektuaren bitarez zerga-araudia errealitate juridiko eta ekonomikora egokitu nahi du eta Araba eta Gipuzkoako lurralde historikoek dituztenekin bateratu. Gaurko lehen urratsaren ondoren proiektua Batzar Nagusietara iritsiko da izapidetzeko.

Aurreproiektuan jasotako aldaketak hainbat dira. Besteak beste Sozietateen gaineko Zergan kuota likidoaren gaineko hainbat kenkariren muga %35etik %50era gehitzea eta lurralde komunean kapital aldakorreko inbertsio-sozietateak (SICAV) deuseztatzea erabakitzen denerako araubide iragankorra onartzea.

Mugikortasunarekin lotutako neurriak ere onartu dira Sozitateen gaineko Zergaren barruan. Gauzaz lan-etekina ez kontuan hartzeko ustezko berria sartu du aurreproiektuak. Garraio publikoan egindako lekualdaketen gastuak orekatzeko langileek jasotzen dituzten zenbatekoak, urteko 1.500 eurora arte. 

Zerga iruzurrari aurre egiteko neurriak gogortu ditu aurreproiektuak Espainiako Gobernuak ezarritako neurriekin parekatuz. Hala, zerga-zor handiak dituzten pertsonen zerrendan agertzeko zenbatekoa 1.000.000 eurotik 600.000 eurora murriztu du. Era berean, zordunak ez dira zerrendan agertuko alegazioen aldian zorra 600.000 eurotik behera jaisten bada. 

Kriptodiruaren aferari ere heldu dio aurreproiektuak. Diru birtualaren titularrek saldoen eta diru hori izateko nahiz eragiketak egiteko zerbitzuak ematen dituztenek haiekin egindako eragiketen informazioa adierazi beharko dute 2022tik aurrera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK