Bihar zabalduko da Astekliman parte hartzeko dirulaguntzak aurkezteko epea

Irailaren 23tik urriaren 2ra egingo da 2022ko Klima eta Energiaren Astea

Argazkia: Irekia Argazkia: Irekia

Asteklima Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa izango da aurtengoa, irailaren 23an hasi eta urriaren 2an bukatuko dena. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe eta Energiaren Euskal Erakundearen bitartez antolatua, egitasmoaren helburua da herritarrak klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko kontzientziatzea.

Egun horietan, jarduera ugari izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako askotariko udalerrietan: hitzaldiak, tailerrak, jolasak eta abar. Hain zuzen, testuinguru horretan jarduerak antolatuta dirulaguntzak jasotzeko epea zabalduko du Jaurlaritzak bihar. Guztira, 200.000 euro banatuko dira ekintzak egiteko, eta Jaurlaritzaren webgunean izena eman beharko da.Proposamenak uztailaren 29ra bitartean aurkeztu ahalko dira.

Iazko edizioa 200 jarduera antolatu ziren guztira, eta 5.000 pertsona inguruk hartu zuten parte. 63 udalek eta 13 erakundek egin zuten bat egitasmoarekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK