Ficobak hartuko du 2022ko eraikuntzaren berrikuntzari buruzko azoka

Urriaren 18tik 20ra egingo da, eta AD'IIP elkarteak antolatu du

Iazko edizioa Badajozen egin zen | Argazkia: AD'IIP Iazko edizioa Badajozen egin zen | Argazkia: AD'IIP

AD'IIP Espainiako Eraikuntza Lehorreko, Sabai Aizuneko, Isolamenduko eta Estaldurako Sistemen elkarteak iragarri berri du Ficoban (Irunen, Gipuzkoan) egingo duela 2022ko eraikuntzari lotutako berrikuntzaren FERIAD'IP azoka. Zehazki, urriaren 18an hasi eta 20an bukatuko da feriaren bigarren edizio hau, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea ferian erakustokia izateko. Elkartearen webgune bitartez egin behar da.

Aipatutako sektoreko askotariko soluzio eta zerbitzuen topaleku izateko asmoarekin sortu zuten FERIAD'IIP, urtean behineko maiztasunarekin. Esaterako, isolamendu termiko eta akustikoari, sabai aizunei, eta iragaizgaizteko produktuak aurkezteko tokia izan nahi du. Azoka irekia da, alegia, edonork bisitatu dezake, doan, betiere aurretik izena ematen badu webgunean. Kasu honetan ere, irekita dago izena emateko epea.

3.700m2ko erakustazokaz gain, konferentziak egiteko espazioa erabiliko dute, antolatzaileek oraindik egitaraua iragarri ez badute ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK