Arabako Ogasunaren eraikina, Samaniego kalean, Gasteizen | Argazkia: Arabako Foru Aldundia

EKONOMIA

Zergen bilketa % 5,6 igo da Araban

Arabako Ogasunak iazko epe berean baino 22 milioi euro gehiago bildu ditu, eta jasotako zenbateko guztia 430,6 milioi euro izan dira

Arabako Foru Ogasunak 430,6 milioi euro bildu ditu martxoan, iazko epe berean baino %5,6 gehiago. Horrek "jarduera ekonomikoaren joera positiboa" islatzen duela azaldu du Aldundiak, iazko urtearekin alderatuta diru-bilketa 22,7 milioi euro handitzea ahalbidetu duelako. Gainera, Arabako Ogasunak zuzeneko nahiz zeharkako zergek bilakaera ona izan dutela azpimarratu du, %6,2ko eta %5,6ko igoerak izan baitituzte, hurrenez hurren.

Zuzeneko zergetan, Aldundiak 260,7 milioi euro bildu ditu guztira, 2023an baino %6,2 gehiago. Zehazki, PFEZean 243,1 milioi jaso dira guztira, iazko epe berean baino %7,7 gehiago. Gainontzean, sozietateen gaineko zergarekin aurreko urtean baino 2,3 milioi euro gehiago bildu dira, guztira 11,8 milioi euro (%24,8 gehiago).

Zeharkako zergei dagokionean, Arabako Ogasunak 166,9 milioi euro bildu ditu guztira, iaz baino %4,4 gehiago. BEZetik, 118,7 milioi euro (%6,6) jaso dira, (%6,6 igoera) eta hidrokarburoetatik 26,5 milioi euro, 2023an baino %6,9 gutxiago.