Argazkia: Njuko

ENPRESAK GAUR

Asicsek Njuko euskal enpresa erosi du

Kirol probetarako izen emateak kudeatzen dituen enpresa da eta sei herrialdetan egiten du lan

Asics, kirol modaren enpresa japoniar erraldoiak, Njuko Bidarteko (Lapurdi) enpresa erosi berri du, bere gaitasun teknologia indartu eta lasterketen arloan hazteko. Njuko duela hamabi urte sortu zen eta, orduz geroztik, kirol probetarako izen emateak kudeatzen ditu. Egun, sei herrialdetan egiten du lan.  

Europako kontinente garrantzitsua da Asicsentzat, eta Njukoren plataformak merkatuko teknologiarik onena du, talde japoniarrak ohar bidez adierazi duenez. Konpainiak ez du zehaztu enpresaren zuzendaritza-egitura zein izango den, baina jakina da Pierre Duvelleroy kontseilari delegatua eta Njukoko sortzaileetako bat, eta Benoît Rousseau administrazio-kontseiluko kidea, Asicseko taldean sartuko direla. Bi aldeek, erosketaren zenbatekoa ere ez dute oraindik publiko egin.

Hala ere, baieztatu dute Njuko zerbitzuak Asics Runkeeper aplikazioan integratuko direla, lasterketa ekitaldietan parte hartzen duen konpainiaren aplikazioan. 2019an, enpresak Njuko enpresaren antzeko beste enpresa bat ere erosi zuen, Race Runner, Kanadako merkatuan zentratua.