Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 1.032 milioi eurora iritsi zen 2023an | Argazkia: Europa Press

ENPRESAK GAUR

Diru-sarrerak handitu baditu ere, 240 milioi euroko galerak izan ditu MasMovilek

Orangekin osatuko duen erakunde berria martxoan martxan izatea aurreikusten dute

2023an MasMovilek 2.979 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, hau da, iaz baino % 3 gehiago. Hala ere, taldeak 240 milioi euroko galerak izan ditu, tartean, Euskaltel erostearen ondorioz izandako zenbait amortizazio direla eta. 

Iaz, Orangerekin bat egin aurretik, telekomunikazio zerbitzuetatik lortutako diru-sarrerak % 6,2 igo ziren, 2.496 milioi eurora iritsi arte. Bestalde, zerbitzuen diru-sarrerak 2.734 milioi eurora iritsi ziren, 202an baino % 3,3 gehiago. Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 1.032 milioi eurora iritsi zen 2023an, %3ko igoera ekarriz.

Meinrad Spenger-ek, MasMovileko kontseilari delegatuak, MasMovilek Orangekin osatuko duen sozietatearen inguruan egin du berba: "Europako Batzordeak eta Espainiako Gobernuak beharrezko baimen guztiak eman ondoren, lehen hiruhilekoaren amaieran Orangerekin 'joint venture'-a ixtea espero dugu, gure herrialdean bezero gehien dituen operadorea osatzeko".