Osasun arloko proiektuak garatzeko batu dira Mondragon Health eta Serveo
Telelaguntza zerbitzuak, telemedikuntza edota errealitate birtualeko proiektuak sustatuko dituzte
Serveo enpresak eta Mondragon Healthek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Osasungintza eta esparru soziosanitariora bideratutako proiektuak garatzea izango du xede lankidetzak, eta Mondragon taldeko kooperatibek beren teknologia uztartu ahalko dute Serveok osasun arloko proiektuen kudeaketan duen esperientziarekin.
Bexen Cardio, Bexen Medical, Bihar Homecare, Erreka, Fagor Healthcare, GSR eta Osarten kooperatibek osatzen dute Mondragon Health, eta teknologian oinarrituriko “proiektu berritzaileak” sustatuko dituzte Serveo enpresa espainiarrekin batera. Telelaguntza zerbitzuak, telemedikuntza, errealitate birtuala eta ekipamendu elektromedikoarekin lotutako proiektuak izango dira besteak, besteak beste.