Adimen artifizialaren inguruko foroa antolatu du Bai Euskarari Elkarteak

Azaroaren 9an egingo da jardunaldia Donostian, eta izen-ematea zabalik da jada

Enpresarean Foroa | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea Enpresarean Foroa | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea

Enpresarean proiektuaren baitan adimen artifizialari buruzko jardunaldia antolatu du Bai Euskarari Elkarteak. Azaroaren 9an egingo da foroa Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian, eta izen ematea zabalik da jada.

Adimen artifizialaren egoera eta erronkak lan munduan izenburupean egingo da topaketa. Maider Iantzi kazetariak gidatuta, bi solasaldi antolatu dira. Lehenengoan, euskal entitateetako adimen artifizialaren inguruan hausnartuko dute Ane Iturzaeta Microsoften hoideiko soluzioen arkitektoak, Mikel Artetxe Reka-AI konpainiaren sortzaileak eta Mikel Maiza Vicomtecheko ingeniari doktore eta ikertzaile nagusiak.

Bigarren solasaldian adimen artifiziala noraino eta zein baldintzatan erabili daitekeen izango dute eztabaidagai, eta fisikan graduatua eta filososia masterra duen Irati Berasategi eta Josu Bilbao Ikerlaneko Elektronika, Informazioa eta Komunikazio Teknologiak Unitateko zuzendaria izango dira parte hartzaileak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK